XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nykysuomen sanakirja(Suomiera Modernoaren Hiztegia, 1951-1961) egiteko erabili zen materiala dauka artxibo honek: 4,5 milioi sarrera-fitxa ditu 1880tik 1950era bitartekoak; 600.000 berriagoak, 1950etik 1980ra bitartekoak eta beste fitxategi bat 1980tik honako fitxak dauzkana eta informatizatua dagoena besteak bezalaxe.

Periodiko eta aldizkarietako materiala mikrofitxetan daukate gordea.

Ahozko suomieraren grabazioak

Audio-artxiboetan 15.000 orduko grabazioak dituzte dialektoetakoak, ia 1.000 ordu suomiera modernokoak eta beste 3.000 ordu inguru Finlandiako kulturaren historiari buruzko materialenak.

Dialektoetako grabazioak Finlandiako parrokia guztietan eta Suediara, Norvegiara, Ingermanland-era (Errusia), Ipar Amerikara eta Austrialiara bizitzera joandako suomieradunen eta hauen ondorengoei egin zaizkie.

Artxibo hauek suomieraren ahaideak diren hizkuntzetako grabazioak ere badauzkate.

Guztira 3.000 ordu inguru dituzte grabazio hauek eta nagusiki karelierazkoak, saamierazkoak eta hungarierazkoak dira.

Gutxi gorabehera 1.000 bat ordutako berbaldiak daude transkribaturik.

Suomieraren dialektoetako artxibo lexikala

Artxibo honek 400.000 hitz desberdinen 8 milioi agerpenen fitxak, 1,4 milioi esaera eta atsotitz eta beste bilduma txikiago batzuk dauzka.

Finlandiako mugen barnean hitz egiten diren suomieraren dialekto guztietako erakusgarriak daude bertan, eta baita suomiera egiten den beste herrialde batzuetakoak ere, hala nola Suedia, Norvegia eta Errusiakoak.

Suomiera zaharraren artxiboa

Artxibo honetako bilduma nagusia Finlandia Suediaren menpean egon zen denboran (1550-1810) idatzitako literaturatik hartutako hitzen 500.000 fitxek osatzen dute.

Morfologi artxiboa

Helsinkiko Unibertsitateko Suomiera Sailak jasotako morfologi bildumaren kopiak daude institutuaren gordailuan.

Tekniikan Sanastokeskus -TSK (Terminologia Teknikoaren Zentroa)

Erakunde honek terminologi arloko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

Terminologi proiektuak

Telefonoaren, faxaren edo posta elektrinikoarten bidez terminologiari buruzko kontsultak erantzuteko zerbitzua

Terminologi bankua

Terminfo hiruhilabetekaria

Argitalpenak

Hiztegietan espezializaturiko liburutegia

Terminologi arloko formazioa

Terminologiako metodoen ikerketa eta estandarizazioa

Nazioarteko lankidetza

Web zerbitzuak